Lanean jarraitzen dugu 2022ko maiatzaren 26tik 29ra bitartean egingo den Pasaia Itsas Festibalaren bigarren edizioan non Pasaia itsas kulturaren eta ondarearen gune bihurtuko den.

Horretarako, bilerak antolatu dira herriko barrutietan, eta, bilera horiek amaitu badira ere, jaialdiaren programazioan parte hartu nahi duten eragile eta partikularrek oraindik ere badute aukera beraien ekarpenak festibalaren antolakuntzari helarazteko azaroaren 30a arte.

Jaialdiaren programak bi eduki mota izango ditu: IRAUNKORRA eta PUNTUALA, Pasaiako 4 barrutietan egongo dena. Hala, jaialdiak bere programazioa badu ere, IZAERA DINAMIZATZAILEA dela eta, irekita dago haien helburuak partekatzen dituzten antzeko eragile soziokulturalekin lan egiteko. Horretarako, jaialdiak kolaboratzaileen eskura jar ditzake sor ditzakeen BALIABIDEAK, GAI ESPARRUA eta erakartzen duen PUBLIKOA.

Jasotako proposamen guztiak aztertuko dira eta guztiei emango zaie erantzun bat.

PROPOSAMENEN AURKEZPENA

Jaialdian parte hartu nahi duten pertsona edo eragileek azaroaren 30a baino lehen bidal ditzakete beren proposamenak.

Proposamen horiek bat etorri behar dute jaialdiaren espirituarekin, filosofiarekin eta helburuekin, eta egokitasuna zaindu edukiari, gaiari edo formatuari dagokienez.

Lehentasuna izango dute parte hartzea bultzatzen duten proposamen dinamizatzaileek, eta baita jaialdiaz haratago lankidetza harremana finkatzea helburu duten proposamenek ere.

Asmoa da ahalik eta etekin gehiena ateratzea festibalaren egiturari eta bisitarien trakzio-gaitasunari, beste modu batean egitea zailagoak diren jarduerak garatzeko.

Proposamenak galdetegi hau betez aurkeztu daitezke:

https://forms.gle/nWkA4xN1KhZCfpo3A edo email bidez hurrengo helbidean: komunikazioa@pasaiaitsasfestibala.org

Era berean, SAC Bulegoetan ere proposamenak bidaltzeko orriak egongo dira eskuragarri.

Informazio gehiago lortzeko edo zalantzak argitzeko, jarri harremanetan erakundearekin komunikazioa@pasaiaitsasfestibala.org posta elektronikoaren bidez edo 697.672.692 telefono-zenbakira deituta.

 

Antolatzaileek jaialdiaren ospakizuna aberasteko barrutietan jaso diren proposamenak eta ekarpenak adierazteagatik eskerrak eman nahi dizkiete bertaratu diren guztiei eta bertaratzeko aukera izan ez duten baina proposamenen bat duen pertsona eta eragile guztiak parte hartzera animatu nahi dituzte.

Kalitatea, benetakotasuna, kulturartekotasuna eta jasangarritasuna dira Pasaiako Itsas Jaialdiaren ezaugarri nagusiak, eta horiek indartzeko proposamenak aintzat hartuko dira ekitaldi ireki, dinamiko, sortzaile eta parte-hartzaile hau antolatzeko orduan.