Datorren igandera arte, Pasaia itsasontzi, jatorri desberdinetako jende eta  ekintza mordo bat izango da

 

Lehenengo edizioaren arrakastaren ondoren, 4 urte itxaron eta GERO, Pasaia Itsas Festibala, Euskal Kostaldeko nazioarteko jaialdi itsas-kultural garrantzitsuenak bere bigarren edizioa ospatuko du.

Hainbat kulturatako eta ondare-balioko ontzi tradizionalen topaketa, non Pasaiako badia GURE itsas kulturaz, musikaz, gastronomiaz, artisautzaz, tailerrez eta dibulgazio-ekitaldiz gainezka dagoen. Izan ere, maiatzaren 26tik 29ra, Pasaiak bere erritmoa, kolorea eta usaina aldatuko ditu berriro, itsasoari eta bertako jendeari gorazarre egiteko, eta, horrela, bere lekua aldarrikatuko du itsas enklabe handi gisa Festibalaren bigarren edizio honetan.

Eta dena prest dago, Pasaiak ilusioz beterik espero ditu festibalean parte hartuko duten 160 ontziak. Horiekin batera, tamaina handiko ikuskizun bat ikustera hurbilduko diren milaka pertsonen zain egongo da. Dena prest dago ongi etorria jasotzeko. Eta horrela joango da gaurko eguna.

Bederatzi ontzik, tartean ALBAOLAKO ZABARRE ETA AMERIKETATIK ONTZIAk, Getaria-Donostia-Pasaia zeharkaldia egingo dute ostegunean Getariako portutik. Goizean, 09:30etik aurrera, Juan Sebastian Elkano omenduko da Getarian, eta haize ona opa zaie portutik Pasaiara doazen ontziei.

Gehienak batelak izango dira, baina traineruak, lantxa bat, potina bat eta 12 metroko bolanteiroa egongo dira.

17:30etan ontzi HANDIAK bilduko dira BADIAREN KANPOKALDEAN, TAMAINA TXIKIKO HAINBAT ONTZIEZ LAGUNDUTA.

Pixkanaka-pixkanaka, 18:00ak aldera gutxi gorabehera, sarrera agindu ahala, ontzi handiak sartuko dira bokaletik banan-banan, itsasontzi txikiagoekin batera, kanoikada-salba ETA GUZTI! Pasaian aldi berean sartzen ari diren hainbat motatako ontzien, portuen, kulturen eta esloren desfile hau inork galdu nahi izango ez duen irudia da. Ontzien etorrera streaming bidez emango da eta PASAIA ITSAS FESTIBALREN YouTube zein FACEBOOK BIDEZ JARRAITU AHAL IZANGO DA. BITARTEAN, SAN PEDROKO MOILAN, TXARANGA BATEN MUSIKAK ETA BATELEN DANTZAK ONGIETORRIA EMANGO DIE PASAIARA.

Denak atrakatu ondoren, barruti berean, San Pedron arratsaldeko 20:00etan hasten dira kontzertuak:

20:00 OREKA TX + Thierry Biscary 

Oreka TX bandak eta Thierry Biscary abeslariak eskainiko dute Itsas Jaialdiko lehen kontzertua, bertako erritmoak eta egurrezko eta harrizko txalapartak ahotsarekin eta perkusioarekin nahastuz.

21:30 PAO BARRETO

Kolonbiar abeslariarekin itxiko dugu Itsas Jaialdiaren lehen eguna, Karibeko erritmoak dantzatuz eta estilo askotako kontzertuaz gozatuz: cumbia, soul, funk, swing eta reggae estiloak, besteak beste.

Jaiari eta inaugurazio ordutegiari buruzko jarduera horiez gain, Pasaiako Itsas Jaialdiak eduki iraunkorrak eskaintzen dizkigu. Hauek dira:

Trintxerpeko kaia, “elkarteen eta ondare kulturaren arloan”
Egunero itsas ondarearen hainbat alderdi lantzen dituzten elkarte eta erakundeei eskainitako gunea. Ikasi, dokumentatu, zaharberritu edo ezagutza transmititzen dute. Haien lana behatzea gure historiara hurbiltzea da.

Bertan izango dira: stand SMH-Aita Mari, Pasaiako CIFP Blas de Lezo LhII, Stand Mater,, Scylla ETA Atyla (AZKEN HONEN BISITA ORDUTEGIA: 27an 11:00-14:00 eta 15:00-20:00 eta 28an 11:00-14:00)

Era berean, Albaolan, Pasai San Pedron, jaialdiaren egun guztietan zehar, Bela Jantzigintza, Forja eta Kordeleria bezalako “lanbide tradizionalen erakustaldia” egingo da. 

Eta Pasai Donibanen maiatzaren 27tik aurrera: artisautza azoka

Erakusketak ERE BARRUTI EZBERDINEAN EGONDO DIRA: Gildas Flahault (maiatzaren 27A ATSALDE PARTETIK AURRERA BISITATU AHAL IZANGO DENA EUSKAL ITSAS MUSEOAN), «Elkano Itsas Herria», «Antxoko Kai Zaharra», «Refachos», «Marinelak», «Itsasoa», «Munduaren Xirolarruak» eta «pintura erakusketak».

Pasaia, ondareari dagokionez nazioarte mailan erreferenteena den herria
Euskal itsas-industria, bere badia naturalarekin, ondo kontserbatutako hirigune historikoekin eta eskaintza gastronomikoarekin batera, ontzi- eta arrantza-industriaren garapenari egindako ekarpen historikoagatik, horrelako itsas topaketa bat egiteko herri APROPOSA da.

Baina Pasaiak hau eta askoz gehiago eskaintzen du, bere itsas arima eskaintzen du, bertako kaleen eta jendearen itsas usain eta zaporearekin egun hauetan bisitatzen duenak esperientzia ahaztezina bizi dezan.

Zatoz Pasaiara!