Pasaia Itsas Festibala, Euskal Kostaldeko nazioarteko itsas-kultur festibal garrantzitsuena, Nazioarteko Turismo Azokan aurkeztu da egunotan.

Urtarrilaren 20an Pasaia Itsas Festibalaren bigarren edizioa aurkeztu da, hainbat kulturatako eta ondare-balioa duten ontzi tradizionalen topaketa. Pasaiako badia itsas kulturaz, musikaz, gastronomiaz, artisautzaz, tailerrez eta dibulgazio-ekitaldiez gainezka jarriko duen jaialdia izango da. Izan ere, 2022ko maiatzean Pasaiak bere erritmoa, kolorea eta usaina aldatuko ditu bigarrenez, itsasoari eta bertako jendeari gorazarre egiteko, hala, itsas enklabe handi gisa duen izana aldarrikatuz. Aurkezpena Madrilgo FITUR Nazioarteko Turismo Azokaren 42. edizioaren Euskadiko standean egin da.

fitur pasaia itsas festibala alb         

Pasaia da, seguruenik, nazioartean Euskal Itsas Ondarearen erreferentzia handiena duen herria, ontzigintzaren eta arrantzaren industriaren garapenari egindako ekarpen historikoa dela eta. Bertan aurki daitekeen badia naturala, ondo kontserbaturiko hirigune historiko eta eskaintza gastronomikoaren batera, halako ekitaldi baterako kokapen ezinhobea bilakatzen du Pasaia.

2022ko maiatzaren 26tik 29ra bitartean Pasaiako badian egingo den topaketa honen aurkezpenarekin, itsas gertakari hau sustatu eta ezagutarazi nahi izan da. Protagonista itsasoa izango da berriro, eta lau egunez badiako urak kontinenteko hainbat tokitako ontzi tradizionalen topaleku izango dira berriro. 

Hurrengo ordezkariek hartu dute parte aurkezpenean: 

Javier Hurtado, Turismo, Merkataritza eta kontsumo sailburua: “Horrelako ekitaldiek garrantzitsuak egiten dituzten ezaugarriak dituzte. Alde batetik, helmuga turistikoak jartzen dituzte mapan; bestetik, Pasaiako eta eskualdeko itsas ondarea berreskuratzen dute; eta, bestetik, eskualdeak dinamizatzen laguntzen dute. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailetik bat gatoz Pasaiako Udalarekin ekimen honen lehenengo edizioa arrakastatsutzat jotzen, eta lehen jaialdi horren emaitzek berretsi egin ziguten garrantzi handia duela desestazionalizazio eta deszentralizazioko euskal turismoaren estrategian, hain ezagunak ez diren eremu eta baliabideei bultzada emateko. Horrez gain, nazioarteko merkatu igorleetan eragina duen ekitaldia da, pandemia honek geldiarazi duena eta susperraldia dagoeneko martxan dauden sustapen-ekintza zehatzen bidez indartzen ari dena”.

Izaskun Gómez, Pasaiako alkate eta Pasaia Itsas Festibaleko presidenteak azpimarratu duenez, Festibala behar dugu Pasaia itsas ekitaldi kulturalen nazioarteko mapan kokatzeko, aberastasuna eta enplegua sortzen duten jarduera berriak bultzatzeko duen ahalmen guztiaz baliatuz. 

Xabier Agote, Pasaia Itsas Festibaleko zuzendari eta Albaolako presidenteak honela laburbildu zuen Festibala: “Pasaiakoa munduko itsas kultural gure sustraietatik besarkatzen dituen festibala da”. 

Bertaratutakoen artean interes handia piztu duen aurkezpena izan da eta festibalari buruzko hainbat xehetasun garrantzitsu plazaratu dira. Haien artean, festibalaren filosofia eta helburuak, atal solidarioaren garrantzia eta ontzi baten primizia besteak beste; betiere euskal itsas ondarearen sustapen eta berreskuratze gisa erakargarritasun turistiko gisa eta garapen-estrategia gisa duen garrantzia azpimarratuz

Festibaleko kartela ere proiektatu da, Izaro Mariezkurrena pasaitarrak egindakoa, teknika mistoz, akrilikoz eta kolorezko arkatzez. Ondoren gertakariaren promozio-bideoa ere erakutsi da. 

 

FESTIBALARI BURUZKO ZENBAIT XEHETASUN

Festibalak 2022ko maiatzaren 26tik 29ra bitartean Pasaiako badian izango du toki, Donostia hiriburutik 3 kilometrora, eta aurreko edizioan egin zen bezala, oraingoan ere agertoki berberen inguruan jorratuko da: lurrean eta itsasoan

Itsas eremua Europako hainbat puntutako itsasontzi tradizionalen topaketa handia izango da, eta bertan parte hartzen duten ontzien ondare-balioa, horietako batzuk bisitatzeko modukoak, eta kultura-trukea izango dira bereizgarri nagusietako bat. 

Lurrean berriz, herriko lau barrutietan gune espezifikoak egokituko dira eta bisitariek jarduera eta ekintza kultural zein gastronomikoak aurkituko ahal izango dituzte. Itsas jarduera etengabearekin batera, kultur programa berezi eta kalitatezkoa garatuko da. Esaterako, tailerrak, nazioarteko eta tokiko musika, dantza eta antzerkia, merkatu tradizionalak, hubileko produktuek eskaintza… Era berean, jaialdiak gastronomia eskaintza zabala izango du: itsasoko produktuak, artisauak, proiektu solidarioak, sagardogileak, euskal parrila… 

Festibalak, gainera, eragileen arteko sinergiak sortzean bultzatuko du, eta ideia berriak sustatuko ditu kultura-, ingurumen- eta elkartasun-ikuspegitik. Lurralde osoan eragina izango duen jaialdiak Pasaia leku dinamiko eta mundura irekia bihurtuko du.

 

PORTUGAL ITSAS KULTURA EDIZIO HONETAKO OHOREZKO GONBIDATUA IZANGO DA

Portugal izango da festibalaren bigarren edizioko ohorezko herrialde eta itsas kultura gonbidatua. Ondare interesa duten itsasontzi tradizionalak egongo dira itsasoan, eta haien kulturaren errepresentazio bat lehorrean: fadoak, txaranga tradizionalak, gastronomia, dantzak, etab. 

 

PRENTSA DOSSIERRA

Pasaia Itsas Festibalaren prentsa dossierra, bideoa, kartela, irudi korporatiboa eta argazkiak ondorengo estekan eskuragarri duzue:

https://drive.google.com/drive/folders/1pWctD3E4_89AKsYz_nlO1xnbRrbueeam?usp=sharing