Itsas-munduko ekitaldi garrantzitsu guztietan egoten den La Recouvrance goleta enblematikoak Pasaia bisitatuko du Itsas Festibalean

… 

Itsasontzi mitikoak hamar bela ditu eta ontzidi tradizionaleko itsasontzi bretoirik handiena da, eskualdeko zazpi bela tradizionalen artean

Ez da ia ezer geratzen. Pasaia festaz janzten hasten ari da bisitatuko duten ontzi eta pertsonei harrera egiteko, eta are ederragoa jarriko da bisitatzen duenari ongietorria emateko. Baina ez da bakarra, La Recouvrance ere horretan ari da. 

La Recouvrance goleta XIX. mendeko itsasontzi militar baten erreplika da. Beltzez, berdez eta urrez apaindua dator, bere 150 tonekin, bere bi mastekin, bere presentziarekin, bere tamainarekin eta bere brankako maskaroiarekin. Guzti honek erraz ezagutzen den belaontzi batean bihurtzen dute, baita itsaso zabalean ere. Horrez gain, 430 m2-ko bela-azalera gehitu behar zaio, hala haizea erraz, indarrez eta abiadura harrigarrian hartzen baitu. La Recouvrance gaur egun aisialdiko nabigaziorako erabiltzen da eta Pasaia Itsas Festibalean bisitatu ahal izango den ontzi handietariko bat izango da. 

La Recouvrance, Bresteko metropoliaren ontzi enbaxadorea 

La Recouvrance-aren ideia 1990. urtean sortu zen, Bresteko biztanleen ekimenetik eta partaidetza finantzariotik, “Bateaux des Côtes de France” (Frantziako kostaldeen ontziak) lehiaketa nazionalerako. Ontziaren erreplika bat egiteko proposamena Bresteko interesa publiko eta pribatu batzuengandik onartuta zen eta bertan 1990ean elkarte bat sortu zuten gai honi lotuta proiektua gainbegiratzeko asmoz: Goelette la Recouvrance. Chantier de l’anse du Guip de l’île aux Moines delakoak heredatu zuen proiektua, eta 1991n hasi zen goleta eraikitzen, Bresten kokatuta dagoen Malbert kaian. 

Bresteko hiriaren jabetzakoa eta Société d’Économie Mixte Bret’aim-ek administratua den ontzia lekukotzat hartu du tradizioak, baina baita Bretainiako lurmuturraren itsas bokazioaren modernitatearen lekuko ere. La Recouvrance-k hiriko auzo ospetsuenaren izena darama, marinelen emazteek Notre Dame-ri otoiz egiten zionetakoa hain zuzen ere, itsasoratutako seme-alabak edo senarrak babes zitzan.  

Ontzi tradizionala

Tipologiari dagokionez, Brest goleta ontzi “abisu” baten erreplika bat da, XIX. mendeko ontzi militarra, jatorriz posta urgentea garraiatzeko, merkataritza zaintzeko eta babesteko, eta Afrikako eta Antilletako kostaldeetan esklabo-salerosketa zigortzeko erabiltzen zen. Historikoki “IRIS” ontziaren lehen balandraren plan estandarraren arabera eraikitako lau ontzik hartu zuten parte merkataritza zaintzeko eta babestelako halako misioetan, ontzian 50-60 gizon eta 24tik 6 gurdi zituztela: Fine, Doris, Daphne eta Levrette ontziek. La Recouvrance, beraz, “IRIS” goletaren planoetan oinarrituta eraikitako gabien goleta da, 1817an Hubert itsas arkitektoak diseinatutako modeloa.

Ontziaren eraikuntza 1991n hasi zen, eta boluntario nahiz soldatapeko langileen eskulana erabili zen. 150 tona gainean eta erdizka eraikia zegoenean, Brest 92ko itsas jaialdian uretaratu zen milaka ikusleren aurrean. 1996an amaitu zen eta barrualdeko egokitzapena, berriz, 1998ko udaberrian. Ontzi ospetsu honek hamar bela ditu eta flota tradizionaleko ontzi bretoirik handiena da, eskualdeko zazpi bela tradizionalen seriean.

La Recouvrance Pasaian

Brest hiriaren jabetzakoa den La Recouvrance, hiriaren enbaxadorea eta ikurra da. Ontzi enblematiko horrek itsas ekitaldi nagusietan, ondare-itsasontzien topaketetan eta estropada ozeaniko nagusien irteeretan parte hartu ohi du. Maiatzaren 26tik 29ra Pasaian amarratuko du. 

La Recouvrance-k bere kabo eta bela motekin txunditzen du, baita bere gala-koloreekin ere. Dibidietak dituzten ontzi tradizionaletan ez bezala, hemen soketatik tira behar da belak maneiatu ahal izateko. Eta 4 km bela dira tiratu beharrekoak, euren artean endreda ez daitezen!

La Recouvrance ikustera joatea urrutiko itsas-espedizioen garai loriatsua imajinatzea eta berreskuratzea da. Ontzi hau Pasaiako badian egoteak aukera emango die itsasontzi tradizionalen maitaleei ontzia gertutik ikusteko eta barrualdea bisitatzeko. Baina ez horiei bakarrik, lau egun hauetako helburua denok itsasora bestela begiratzea baita. Erreserbatu maiatzaren 26tik 29rako egunak goleta honetaz eta badian nabigatuko duten 150etik gora ontziez gozatzeko, lehorrean ere jardungo duen ekintzaz beteriko kultur programaren barruan.

… 

…