BORONDATEZKO LANA

Kaixo lagun!

Pozik gaude 2022ko maiatzaren 26tik 29ra egingo den Pasaia Itsas Festibalaren edizio berria abian dela iragartzeaz. Gure ustez, ezagutzen duzun kultur ekitaldi bat da, beraz, ez dugu aurkeztu beharrik.

Lehenik eta behin, 1. edizioa posible egin zenuten pertsonen garrantzia azpimarratu nahi dugu. Horregatik, atsegin handiz gonbidatzen zaitugu festibaleko taldean parte hartzera, egiteko asko baitago. Beraz, parte hartu nahi izanez gero bete ezazu mesedez formulario hau, antolakuntza eta gure arteko komunikazioa arintzen lagunduko du.

GALDETEGIA BETETZEKO KLIKATU HEMEN

Edonola ere, ezin baduzu edo berriz parte hartzeko gogorik ez baduzu, festibala beste ikuspuntu batetik gozatzera gonbidatzen zaitugu. Bide batez, eskerrak ematen dizkizugu zure partaidetzagatik, eta gogoratzen dizugu gure ateak beti zabalik aurkituko dituzula.

Oraingoz, festibalean parte hartzeko prest zauden jakin nahi dugu eta, hala bada, zure datuak jaso nahi ditugu. Aurrerago lan-taldeak, ordutegiak eta abar osatuko ditugu, guztion parte hartzearen xehetasunak planifikatu ahal izateko.

Laster arte.