Pasaia Itsas Festibalak atzo inauguratu zuen bere bigarren edizioa  eguzki eder eta goxo batez lagundurik. Milaka lagun hurbiltzen ziren Pasaiako badiara, itsasontzi handien sarrera ikustera zeintzuk badia belaz, mastaz eta itsas giro handiz bete zuten. Shtandart, Le Recouvrance, Oosterschelde edo Marité bezalako itsasontzi handiak bokaletik sartzen ikusteko itsas ikuskizuna nekez ahaztu daitekeen irudia da zuzenean bizi izan zutenentzat.


Arrakasta biribilekoa izan da Festibalaren lehen egun hau. Bazirudien inork ez zuela galdu nahi badian gertatzen ari zena. 100  itsasontzi baino gehiago beraien sarrera arrakastatsua egin zuten  Albaolatik jaurtitako kanoikada-salbak hartuta.


San Pedron egindako OREKA TX + Thierry Biscary eta Pao Barretoren kontzertuek ere amaiera polita eman zioten atzoko egunari.

Baina Festibalak aurrera jarraitzen du, eta asko dira gaurko programatutako jarduerak.

 


Gaurtik igandera itsasontzi handiak bisitatzeko aukera izango da. Pasaia Itsas Festibala aukera paregabea da itsasontzi legendario hauek bisitatzeko. Hauek dira, kurioso eta adituentzako, beren eskotilak irekiko dituzten ontziak.

Marité

Fecamp, Normandía, 1922

Hiru mastako goleta, 44,9 m-ko luzera. Bakailaogile eta kabotajeko merkataritza-ontzi gisa hasi zuen bizitza. Kubiertatik, luzera izugarria ikus daiteke, baita hamasei belak ere, guztira 650 metro inguruko oihala dutenak.

Oosterschelde

Rotterdam, Holanda, 1917

Hiru mastako goleta, 50 metroko luzera. Elikagaiak eta salgaiak garraiatu zituen. Gaur egun, ezaugarri horiek dituen azken itsasontzi holandarra da, jardunean jarraitzen duena eta monumentu nazionaltzat hartzen dena.

Shtandart

San Petersburgo, Rusia (1999)

XVIII. mendeko fragata-erreplika, 34,5 metroko luzera 1703an Olonets ontziolan (Errusia) uretaratu zen Baltikoko flotaren lehen fragata.

Le Recouvrance

Brest, Francia

XIX. mendeko itsasontzi militar baten erreplika (1992). Hasiera batean, posta urgentea garraiatzeko erabiltzen zen. Bresteko sinboloa eta hiri bretoiaren enbaxadorea.

Ring Andersen

Dinamarca, 1948

Ring Andersen Ontziola

Kargaontzia izan zen (1948-1962), gatza, alea eta beste merkantzia batzuk garraiatu zituen Itsaso Baltikoaren eta Afrikaren artean. 1962an Denis Loveri saldu zitzaion, birmoldaketa konplexu eta ausart bati men eginez.

 

Bisitek 6 euroko kostua izango dute helduentzat eta 3 eurokoa 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Bisitatzeko interesa dutenek hemen erosi beharko dituzte sarrerak:

https://sarrerak.pasaiaitsasfestibala.org/

Gaurko programazioak doako eskaintza zabala eskainiko die musikazalei Donibane eta Trintxerpeko barrutietan.

KONTZERTUAK PASAI DONIBANEN

18.00 Deñe

20.00 MUGA

2017an sortu zenetik, proiekzio handiko banda honek estilo propioa sortu du, eta horrek bide interesgarria ireki die musika-panoraman, rock doinuetatik urrunduz eta pop eta folk kutsuko abestiak sortuz.

21.30 FETEN FETEN

Melodías de Ultramar

Bikote original honek «Melodías de Ultramar» aurkeztuko du. Bertan, formazio original honek bisitatutako leku bakoitza lotzen duten itsaso eta ozeanoetan zehar egin dituzten bidaietan laguntzea proposatzen digute, non musika erritmo eta estilo ezberdinez elikatu diren, bi artista original hauen musika herrikoia ulertzeko modua berrasmatuz.

KONTZERTUAK TRINTXERPEN

19:00 Kyxo 

20:30 Lamiak 

22:30 Liher + gonbidatuak Miren Narbaiza eta Noa Egiguren 

2016az geroztik argitaratu dituzten 4 lan diskografikoetan zehar rockaren adar ezberdin asko nahasten joan dira eta taldeak gero eta estilo eta soinu pertsonalagoa garatu du, bere zuzeneko indartsuetan bere alderdirik sendoena eskainiz.

Barrutika, gainerako programazioa honako hau da:

San Pedro:

    •  Kalejira eta kontzertua Aita Manuelen ipuinetan oinarrituta.

18:00

    • “Errefuxiatuak eta migranteak, bi errealitate” mahai ingurua 19:00

Trintxerpe:

    • Joaldunak 18:00
    • Kyxo Katapulta 19:00 
    • Lamiak Katapulta 20:30

Pasai Donibane:

    • “Los miserables” (Sarrerarekin) 19:00

Pasai Antxo:

    •  Trintxerpetarra korala 19:45

 

Eta umeen gozamenerako, Porrotx, Marimotots eta Txo mikmak izango dira gidari Pasaiako badian zehar.